Asier Sarasolak estreinako kontzertua eman du Euskadiko Orkestrarekin

IƱigo Gaiton 2021ko ira. 23a, 16:30
Sarasola, eskuinaldean.

Sarasolarentzat "ikaragarria" izan da orkestrarekin lehen kontzertua emateko aukera eduki izana. Astelehenean egin zuen debuta, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Aste honetan, Asier Sarasola tronpeta-joleak aurreneko kontzertua eman du Euskadiko Orkestrarekin. Astelehenean egin zuen debuta, orkestrak Euskalduna Jauregian emandako kontzertuan.

Azaldu duenez, baja bat ordezkatzetik suertatu zaio aukera. "Lau entsegu egin nituen orkestrarekin, eta astelehen arratsaldean eman genuen kontzertua Bilbon, goizean grabaketa batzuk egin eta gero", azaldu du pozarren.

Sarasolak iaz bukatu zituen tronpeta ikasketak Bartzelonan. Ezustean harrapatu du Euskadiko Orkestrarekin jotzeko aukerak: "Duela gutxi amaitu ditut instrumentuaren ikasketa akademikoak, eta ez nuen uste halako aukera bat hain azkar sortuko zitzaidanik. Egia esan, esperientzia ikaragarria izan da niretzat. Ez dakit aurrerantzean berriro deituko didaten edo ez, baina gauza bat argi dut: gogor jarraituko dut lanean, halako aukerak berriro suertatzeko aukerak izan ditzadan".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!