Miriam Mendoza ipuin-kontalariaren saioa izango da urriaren 4an

Karkara 2021ko ira. 27a, 18:00

Aforoa mugatua denez, aurrez eskuratu beharko dira gonbidapenak Kultur Etxean.

Liburutegiak hilero antolatu ohi duen moduan, datorren urriaren 4an ipuin-kontaketa saioan izango da Kultur Etxeko areto nagusian. Saioa 17:30ean hasiko da, eta herriko haurren artean aski ezaguna den Miriam Mendoza kontalariak eskainiko du. Emanaldia 3 eta 6 urte arteko haurrei eta gurasoei zuzenduta dago.

Pandemiaren eragindako egoeraren ondorioz, ezarritako segurtasun-neurriak betetze aldera, ekitaldiak edukiera mugatua izango du. Hori horrela, bertaratu nahi dutenek gonbidapena jaso beharko dute aldez aurretik Kultur Etxean bertan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!