Bertso-eskolan hiru talde sortu dituzte dagoeneko

Dorleta Agiriano Lai 2021ko ira. 28a, 15:00
Egoitz Eizagirre eta IƱaki Gurrutxaga bertsolariak Orioko Herri Ikastolan.

Bertso-eskolako kideen asmoa zen ikasturte honetan bi talde berri osatzea, baina kopuru hori gainditzea lortu dute: 20 ikasle batu dira oraingoz.

Ikastetxeetan ikasturte berria hastearekin batera ireki zuen izen-ematea Oriko bertso-eskolak. Ohi bezala, 2010 eta 2013 urte bitarteko gazteak deitu zituen parte hartzera, eta helburua zen bi talde berri osatu ahal izatea. Kopuru hori, dena den, gainditu dute dagoeneko: 20 ikaslek eman dute izena, eta beraz, hiru talde sortzea lortu dute. Eguerdian izaten dira eskolak, Kosta tailerrean.

Izen-ematea zabalik dago oraindik, eta interesdunak harremanetan jar daitezke 635 720 240 (Iñaki) eta 615 767 436 (Mikel) telefono zenbakien bidez. 40 euroko kostua du matrikula egiteak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!