Liburutegiko haurren txokoa zabalik da berriro

IƱigo Gaiton 2021ko ira. 29a, 08:18

Izurritea hasi zenetik itxita egon da umeen txokoa, eta egunotan ireki dute berriro. Edukiera mugarekin dago zabalik: gehienez 8 lagunentzako tokia arautu dute. Liburutegiko arduradunek gogorarazi dutenez, "haurrei ipuinak kontatzeko" da txokoa, eta "giro lasaia" mantentzen saiatu behar da. Liburutegiko ordutegi bera izango du haurren txokoak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!