Irudietan: Ehundik gora parte hartzaile izan ditu Aiako X. Mendi Lasterketak

IƱigo Gaiton 2021ko urr. 3a, 16:15

Zailtasunak zailtasun, mendi lasterketaren antolatzaileak gustura agertu dira, aurtengo edizioa "egitea behintzat" lortu dutelako. 2022ko txapelketa martxorako antolatzea aurreikusten dute.

Aiako X. Mendi Lasterketak 106 korrikalari bildu ditu. 132 lagun zeuden izena emanda, eta irteeran gutxiago izan dira azkenean. Udazkenean beste datarik ez zutelako, gaurko jarri zuten lasterketaren eguna antolatzaileek: "Ehiza garaia izanik, lasterketa hurrengo asteetan egitea ez zaigu egokia iruditu, aurrerantzean ibilbidearen puntu batzuetan ehiztari dezente ibiliko baita. Horregatik, udazkenean egitekotan, gaur zen egun onena".

Beste zenbait lasterketa ere izan dira gaur, tartean Zumaiako Flysch Trail ezaguna, eta litekeena da horrek Aiako partaidetza jaitsi izana. Hala ere, antolatzaileak kontentu zeuden goizean, aurtengo edizioa "nahikoa normaltasunez" egitea lortu dutelako. Hurrengo urteko edizioari begira daude dagoeneko: "Apurka normaltasuna berreskuratzen ari garela ikusita, martxoan egiten saiatuko gara, beti bezala. Aurten, nola edo hala, lasterketari eutsi nahi izan diogu, eta hori lortu dugu".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!