Eraginek etxetik kanpo jokatuko ditu partidarik gehienak asteburuan

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 7a, 10:55

Infantil mailako Eraginen bi taldek lagunartekoa jokatuko dute igandean, 11:15etan hasita, Karela kiroldegian. Gainontzeko partida guztiak kanpoan jokatuko dituzte.

Eragin eskubaloi elkarteko sei taldek partidak lehiatuko dituzte asteburuan. Lau taldek larunbatean, eta beste bik igandean, elkarrean kontra. Larunbateko partida guztiak etxetik kanpo jokatuko dituzte; igandekoa, berriz, Karela kiroldegian, 11:15etan hasita. Infantil mailako bi talde lehiatuko dira neurketa horretan, Zudugarai Orio eta Boga Boga Orio, hain zuzen.

Larunbatean, Euskal Ligako kadete mailako neskek Zarauzko Aiala taldearen kontra neurtuko dituzte indarrak, 11:00etan, Zarautzen. Infantil mailakoek lagunartekoa jokatuko dute Beraunen, Ereintza Eskubaloia taldearen aurka, 11:15etan hasita. Euskal Ligako jubenil mailakoek ere Zarauzko Aiala taldea izango dute arerio, Zarautzen 13:00etan hasita jokatuko duten norgehiagokan. Azkenik, larunbateko partidekin bukatzeko, Gipuzkoako Ligako kadete mailako neskek Garaje Axiriren kontra jokatuko dute Zumaian, 18:00etan hasita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!