Hereje Fightersek kontzertua emango du igande iluntzean

Karkara 2021ko urr. 8a, 11:00

Duela bi aste bezala, Etxeluzen joko du kontzertua taldeak, iluntzeko 21:30ean hasita.

Hereje Fighters taldeak bigarren kontzertua emango du Etxeluze gaztetxean. Igandean izango da, iluntzean, 21:30ean. Reggae eta rock bertsioak egiten dituen taldeak duela bi aste jo zuen han bertan kontzertua, eta beste saio bat egiteko gogoarekin geratu ziren. Hala, hitzordua errepikatzea erabaki dute.

Here Fighters taldeak urtero eman ohi du kontzertu bat edo beste uda garaian, baina iaz, jo gabe geratu ziren pandemiaren ondorioz. Horregatik, taldearentzat berezia izan zen lehengo hileko emanaldia. Azaldu dutenez, abeslarietako batek ezin izan zuen oholtzara igo gaixo zegoelako, eta igande honetan, taldeko beste musikariekin batera arituko da.

Kontzertuko sarrerak 4 euroko prezioa izango du, eta han bertan erosi beharko da, emanaldira sartu aurretik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!