Iazko etenaren ostean, giro paregabean egin dute Orioko XXVI. Surf Txapelketa

Mireia Galarza Bastida 2021ko urr. 10a, 11:55

Guztira 50 parte hartzaile pasatxo izan ziren bertan, adin tarte desberdinetakoak. Irabazleek Joxean Jakak egindako eskulan bereziak jaso zituzten.

Urtero bezala, atzo egin zuten herrian Orioko XXVI. Surf Txapelketa. Guztira 50 parte hartzaile pasatxo izan ziren bertan, adin tarte desberdinetakoak, eta giro ederra sortu zen hondartzan. Iazko etenaren ostean egin dute 26. edizioa, eta antolatzaileek "positiboki" baloratu dute txapelketa. Izan ere, espero baino olatu hobeagoak izan ziren egun osoan zehar. 

Open mutilen modalitatean Einer Aranguren izan zen lehenen, Lander Zumeta bigarren, Alex Etxeberria hirugarren eta Iñigo Fernandez laugarren. Neskenean, aldiz, Aurora Magazaga eta Noa Izagirre sailkatu ziren lehen bi postuetan. 16 urtez azpiko txandan, aldiz, Alex Etxeberria, Ohian Agote, Einer Aranguren eta Iker Sarasua sailkatu ziren lehen lau postuetan, eta bodyboard modalitatean Ibai Aranguren, Eneko Gaztañaga, Einer Aranguren eta Markel Azkue izan ziren lehen lau postutan sailkatu zirenak. Irabazleek Joxean Jakak egindako eskulan bereziak jaso zituzten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!