Sunahi Huegun eta Ibai Agirrezabal Espainiako Atletismo Txapelketan izan dira

IƱigo Gaiton 2021ko urr. 11a, 16:09

Euskal Selekzioarekin parte hartu dute korrikalariek 16 urtez azpikoen Espainiako Txapelketan. Cuencan (Espainia) izan da lehiaketa, pasa den asteburuan.

Euskal Selekzioaren izenean korrika egiteko aukera izan dute pasa den asteburuan Sunahi Huegunek eta Ibai Agirrezabalek. Orioko Kamel Ziani Atletismo Taldeko gaztetxoak Cuencan (Espainia) izan dira, 16 urtez azpikoen Espainiako Txapelketan, eta taldeko arduradunek azaldu dutenez, "errendimendu ona" eman dute.

Huegunek 600 metroko proban parte hartu zuen, eta bosgarren sailkatu zen. Agirrezabalek, berriz, bi lasterketa egin zituen (100 metrokoa eta 4x100 erreleboetakoa) eta aurrealdeko postuetan sailkatu ez arren, "denbora onak" lortuta bukatu zuen txapelketa.

Bi gaztetxoen hitzetan, "esperientzia aparta" izan da Cuencan bizitakoa, eta indarra emango die aurrera begira dituzten erronkei gogotsu heltzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!