Orioko pilotariek binakako Gipuzkoako Pilota Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 15a, 12:00
Errendimenduko alebin eta infantil mailetako pilotariak. (Orioko Pilota Elkartea)

Gipuzkoako Ezker Hormako Binakako Pilota Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan oriotarrek, eta etxean jokatuko dituzte lau partidak. Errendimenduko alebin eta infantil mailetako pilotariek ere asteburuan ekingo diote banakako Gipuzkoako Pilota Txapelketari. 

Gipuzkoako Ezker Hormako Binakako Pilota Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu dute asteburuan oriotarrek, eta etxean jokatuko dituzte lau partidak.

Atzo, osteguna, hirugarren mailako gomazko paletako bi neurketa jokatuko zituzten, 19:30ean hasita. Aurrenekoan, Esoainek eta Contrerasek Zumarragako Beloki bikotea izango zuten aurkari; eta bigarrenean, Lizasok eta Aldalurrek Azpeitiko Ilunpe 2 bikotearen aurka neurtu zituzten indarrak. 

Gaur, ostirala, Illarra eta Murua Mutrikuko Danok Bat 1 bikotearen aurka lehiatuko dira, horiek ere hirugarren mailako gomazko paleta modalitatean, 19:00etan hasita.

Bihar, ostera, eskuz binaka, Orbegozo eta Aranalde ariko dira Errenteriako Eple bikotearen kontra, 17:00etan hasiko den neurketan.

Errendimenduko alebin eta infantil mailetako pilotariek ere asteburu honetan ekingo diote banakako Gipuzkoako Pilota Txapelketari.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!