Asteburuan Eraginek bost eskubaloi partida jokatuko ditu kiroldegian

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 15a, 15:39

Bihar hiru partida jokatuko dituzte etxean, eta bat kanpoan; igandean, berriz, biak etxean.

Orio Eraginen taldeek bihar 10:00etan ekingo diote jardunaldiari. Jubenil mailako neskek lagunarteko partida jokatuko dute Bidasoa-Irun taldearen kontra Karela kiroldegian; eta infantil mailakoek Gipuzkoako Txapelketakoa, Elgoibarren. 11:30ean, kadete mailakoek lagunarteko norgehiagoka jokatuko dute etxean Udaibaiko nesken aurka, eta 17:45etan senior mailako taldeak Gipuzkoako Txapelketako partida lehiatuko du Ordiziaren kontra, Karelan.

Igandean beste bi partida jokatuko dituzte Orioko neskek, biak infantil mailakoak, biak Gipuzkoako Txapelketako neurketak, eta biak Karela kiroldegian: aurrena, 10:00etan, Hernaniren kontra; eta bigarrena, 11:30ean, Elgoibarren kontra.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!