Abian da Orioko Merkatarien Ginkana

Arkupek udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatu du ia hiru aste iraungo duen egitasmoa. Herriko merkataritza sustatzea da ekimenaren helburua.

Arkupe merkatarien elkarteak, udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Orioko Merkatarien Ginkana antolatu du. Dagoeneko abian da ekimena eta ia hiru asteko iraupena izango du; azaroaren 5era arte, hain zuzen. Parte hartzaileen artean 200na euroko bost erosketa txartel zozkatuko dituzte.

Orioko merkataritza sektorea indartzea eta herritarren arteko harreman  sareak zabaltzea dira egitasmoaren helburuak; horrenbestez, herriko saltokietan erosketak egiten dituzten herritarrak sarituko dituzte.

Ez da Arkupek ginkana antolatzen duen lehen aldia, baina aurtengoan berrikuntza garrantzitsuekin dator. Izan ere, ekimenean sekula baino establezimendu gehiagok parte hartuko dute, eta sarien zenbatekoa ere sekula baino handiagoa da: 200na euroko bost erosketa bonu zozkatuko dituzte, azaroaren 5ean egingo duten ekitaldian.

Nola parte hartu

Ginkanan parte hartu nahi dutenek, gutxienez sei saltokitan egin beharko dituzte erosketak, eta lehen establezimenduan jasoko duten kartoizko txartela erakutsi beharko dute gainontzekoetan. Erosketa bakoitzarekin zigilu bat jasoko dute, eta txartela betetakoan, establezimenduan entregatu beharko dute.

 

Ginkanan parte hartuko duten establezimenduak

Ondoko establezimenduek parte hartzen dute Merkatarien Ginkanan:
 

Dendak

  • Dorronsoro supermerkatua
  • Mauka liburu-denda
  • Kaioa jantzi-denda
  • Gozategi fruta-denda
  • Eroski City
  • Eki-Lorea dietetika-denda
  • Itziar Kirolak
  • Izarra etxetresnak (TIEN 21)
  • Lizaso altzariak
  • Rosana argazkilaritza
  • Uranga burdindegia
  • Orio optika
  • Iparragirre autozerbitzua
  • Zipristin inprimategia
  • Ttipi-Ttapa oinetako-denda
  • Soia jantzi-denda
  • Argiñe mertzeria
  • Mara jantzi-denda
  • Al-Rai fruta-denda
  • Patxi Oliden harategia
  • Oriomar SL arrandegia
  • Kepa Loidi harategia
  • Oin Txiki
  • Orioko bazarra
  • The Pass

Ostalaritza

  • Arkaitz taberna
  • Sayalero kafetegia
  • Kutixi kafetegia
  • Xixario erretegia
  • Gabon taberna
  • Boga-Boga taberna
  • Baraka taberna
  • Antilla jatetxea
  • Salatxo taberna
  • Goxoki Azkue kafetegia
  • Aterpe taberna
  • Sukia taberna
  • Gure Txoko taberna
  • Errusta taberna
  • Mola-Mola taberna
  • Orioko Barra taberna
  • Oliden jatetxea

Zerbitzuak

  • Egarmendia SL aholkularitza
  • Orio Hizkuntzak akademia
  • Expo elektrizitatea
  • Seguros Bilbao aseguruak
  • Luis Perez Achega
  • Narau School & Translations
  • Informatika 3B
  • Asai Informatika

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!