Ostolaza eta Sanchez gustura Euskadiko Harri-jasotze Txapelketan egin duten lanagatik

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 25a, 10:23

Laugarren eta seigarren postuetan bukatu dute txapelketa oriotarrek, baina pozik daude, etxean egindako lanak hobetu zituztelako biek ala biek.

Atzo emakumezkoen Euskadiko Harri-jasotze Txapelketa jokatu zuten Mungian (Bizkai), eta han izan ziren Udane Ostolaza eta Aroa Sanchez oriotarrak, eta baita Joseba Ostolaza Harri Eskolako Naiara Zumeta ere. Ostolazak laugarren egin zuen, 1.725 kilo jasota; Zumetak bosgarren, 1.662,5 kilo jasota; eta Sanchezek seigarren, 1.600 kilo jasota. Garaipenik eta lehendabiziko hiru postuetanbukatzerik ez zuten izan, beraz, baina gustura dira egindako lanarekin, etxeko lanak hobetu dituztelako.

Garaipena Karmele Gisasola Zelai III.arentzat izan zen, 4.474 kilo jasota; bigarren Lucia Orbek egin zuen, 3.575 kilo jasota; eta hirugarren Marina Blancok, 2.100 kilo jasota.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!