Herriko pilotariek hiru partidetatik bakarra irabazi dute

IƱigo Gaiton 2021ko urr. 25a, 12:30

Mutrikun gomazko paletarekin jokatutako partidan gailendu zen Lizaso-Aldalur bikotea.

Orioko pilotariek Gipuzkoako Txapelketako hiru partida jokatu dituzte asteburuan, eskuz eta palaz. Eskuz binakako modalitatean, 1. mailan, Orioko Orbegozo-Aranalde bikoteak 18-22 galdu zuen lazkaotarren aurkako partida.

Illarrak eta Muruak Deban jokatu zuten jardunaldia hango pilotarien kontra, gomazko paletako 3.mailan, eta aldearekin galdu zuten: 25-10. Modalitate eta maila berean, baina Mutrikun, Lizaso-Aldalur bikoteak ozta-ozta lortu zuen garaipena mutrikuarren aurka: 24-25.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!