Eusko Gudarien kalean tarteka errepidea moztuko dute

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 26a, 08:30

Gaur —asteartea— eta bihar —asteazkena— Eusko Gudarien kaleko arketak aldatuko dituzte, eta langileak lanean ari diren lekuan errepidea moztu egingo dute. Trafiko handiko gunea denez, udaltzainak ariko dira autoak bideratzen. Datorren astea bukatzerako herri guztiko arketak aldatuta izatea espero dute.

Joan den astean hasita, herri guztiko arketak aldatzen ari dira Gipuzkoako Ur Kontsortzioko langileak. Lanak datorren astean bukatzea espero dute; ondorioz, datozen egunetan ere errepide mozketak egingo dituzte langileak lanean ari diren lekuan.

Udalak jakinarazi duenez, ostirala bitartean hondartza inguruan eta Eusko Gudarien kalean ibiliko dira langileak. Zehazki, atzo, astelehena, hondartza inguruko arketak aldatu zituzten; eta gaur eta bihar Eusko Gudarien kalekoak aldatuko dituzte. Trafiko handiko gunea izaki, udaltzainak jardungo dira autoak bideratzen, ilararik sortu ez dadin. 

Arketak aldatzen ari dira autoak gainetik pasatzean zaratarik atera ez dezaten. Tapa berriak jartzen bakarrik ari dira; beraz, ez dute aldaketarik egingo euri uren, saneamendu sarearen eta Euskaltelen zuntzaren kanalizazioan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!