Haritz Arrizabalagak kargu garrantzitsua izango du atunaren babeserako nazioarteko erakunde batean

Iñigo Gaiton 2021ko urr. 26a, 15:36
Haritz Arrizabalaga, eskuinaldean. Argazkia: utzitakoa.

Azti zentro teknologikoko ikerlaria da Arrizabalaga, eta adierazi dutenez, postu berriak aukera emango dio arrantzaren inguruan hartzen diren erabakietan gehiago eragiteko.

Lehengo astean jakin zenez, Azti zentro teknologikoko bi ikerlari bi nazioarteko bi batzorde garrantzitsutako presidenteorde izendatu dituzte. Haritz Arrizabalaga da horietako bat, ozeanografian doktorea eta Azti Tecnaliko tunidoen arloko ikertzailea. Hain zuzen ere, Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordeko sail bateko presidenteorde kargua izango du aurrerantzean Arrizabalagak; zehazki, ikerketa eta estatistika arloko presidenteorde izango da.

Bere lankide Dorleta Garciak, berriz, kargu bera izango du Itsasoa Aztertzeko Nazioarteko Kontseiluan. Aztik adierazi duenez, izendapenei esker, Europar Batasunaren aholkularitza zientifikoko foroetan gehiago eragiteko aukera izango dute aurrerantzean, bi ikerlarien postuak "erabakigarriak" direla iritzita. Besteak beste, batzorde horietan hartzen diren erabakiek eragin handia dute euskal arrantzaleen kupoetan.

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!