Kiroldegian zenbait berrikuntza egingo dituzte datozen asteetan

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 27a, 12:00

Batetik, eguzki plakak jarriko dituzte solarium-ean, eta ekoitzitako energia igerilekuko ura berotzeko erabiliko dute; bestetik, kiroldegiaren atzealdean eskailera berria jarriko dute.

Udalak kontsumitzen duen energia neurtu du eta ikusi du gasturik handiena kiroldegiak eta kanpinak dutela, batez ere ura berotzeko sistemagatik. Hori horrela, energia planarekin bat egin eta iturri berriztagarrien erabilera indartzeko, eguzki panelak jarriko ditu kiroldegian.

Azaroan jarriko dituzte panelak solarium izeneko gunean, tenis pistaren ondoan, eta ekoitzitako energia igerilekuko ura berotzeko erabiliko dute. Udalak herritarrei eskatu die panelak jarritakoan, eremua errespetatzeko eta bertara ez inguratzeko, kalte materialik eragitea sahiesteko.

Horrez gain, kiroldegiaren atzealdean eskailera berria jarriko dute egunotan. eskailera jartzeko lanek herritarrei sor diezaizkiekeen endreduengatik aurrez barkamena eskatu du udalak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!