Udalbatzarra izango da bihar, ostegunarekin

Iñigo Gaiton 2021ko urr. 27a, 17:01

19:30ean egingo dute ohiko bilkura udal ordezkariek, udaletxeko areto nagusian. Ohi bezala, Karkara.eus webgunean zuzenean emango da.

Hauek dira udalbatzarrean landuko diren gaiak:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2021eko martxoaren 25eko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 10/2021 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditua transferitzeko modalitatean.

3.- Onartzea, egoki bada, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren (Alokabide SAren bitartez) eta Orioko Udalaren artean izenpetu beharreko lankidetza-hitzarmena, etxebizitza hutsak mobilizatzeari buruzkoa, eta alkateari ahalmena ematea, egoki bada, lankidetza-hitzarmen hori izenpetzeko Orioko Udalaren izenean.

4.- Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!