Orioko hilerriak bisitari ugari hartu ditu gaur, Santu Guztien Egunez

Onintza Lete Arrieta 2021ko aza. 1a, 13:39

Eguerdi partean, eguzki epeletan herritar ugari ibili da hilerrira joan-etorrian, autoz nahiz oinez. Adin guztietako oriotarrek bisitatu dituzte lagun eta senideen hilobiak. Horiek koloretsu esnatu dira gaur, lorez beteta.

Dena den, pilaketarik ez da izan, eta giro lasaian ibili dira herritarrak. Iaz pandemiagatik itxiera perimetrala suertatu zen garai honetan, eta jendeak ezin izan zuen beste herri bateko hilerrietara joan.

Aurten, batetik bestera mugitzeko aukera izan dute herritarrek urteko egun seinalatu honetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!