Bertako zuhaitzen haziak banatu ditu Herrio Natur Taldeak eguerdian plazan

Onintza Lete Arrieta 2021ko aza. 6a, 13:22

Pare bat orduz aritu dira natur taldeko kideak gerturatu diren herritarrei informazioa ematen eta hazi batzuk banatzen.

Herrio Natur Taldeak hainbat urte daramatza hazi banaketa egiten. Urteko egun bat aukeratu, plazan mahaia jarri, eta hemen inguruko zuhaitzen haziak banatzen dituzte interesa duten herritarren artean.

Elorri zuria, gorostia, artea, haritza, pagoa, gaztainondoa... Denetarik eraman dute aurtengoan ere.

Taldekideek bertako basoetan eskuratzen dituzte haziak, eta zuhaitz mota bakoitzari dagokion oinarrizko informazioa daraman eskuorrietan bilduta ematen dituzte.

Etxeko balkoian erraz kabitzen den loreontzi batean landatu daitezke haziak, eta hiruzpalau urtez bertan mantendu. Ondoren, komeni da lursailen batera tokialdatzea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!