Errauste plantari buruzko hitzaldia izango da Etxeluze gaztetxean asteazkenean

Karkara 2021ko aza. 7a, 08:30

Zubieta Lantzen taldeko Maider Usabiagak eskainiko du hitzaldia, Zer daukagu inguruan? Erraustegi inguruko laginen azterketa izenburupean. Irriparra Berreskuratu taldeak antolatu du saioa.

Zubietako errauste plantaren inguruan hartutako zenbait laginen azterketa izango dute hizpide azaroaren 10ean, asteazkena, Etxeluze gaztetxean.

Hitzaldiaren izena Zer daukagu inguruan? Erraustegi inguruko laginen azterketa da, eta Zubieta Lantzen taldeko Maider Usabiaga kideak emango ditu azalpenak.

Irriparra Berreskuratu taldeak antolatu du solasaldia, eta berau 18:30ean hasiko dela zehaztu du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!