OBBko jokalari batzuk European Softball Master35 txapelketan parte hartu dute Euskal Selekzioarekin

Iñigo Gaiton 2021ko aza. 10a, 12:00

Urriaren 27tik 29era jokatu zen Bartzelonan nazioarteko lehiaketa. Europako Softball Federazioak antolatutako txapelketa izan da, 35 urtetik gorako jokalarientzat.

Euskal Selekzioarekin jokatzeko aukera izan dute Orioko Bate Bizkorrak elkarteko zenbait jokalarik. Hain zuzen ere, lehengo hilaren amaieran ibili ziren lehian selekzioarekin, European Softball Master35 txapelketan. Emakumezkoen artean, Elena Etxeberria eta Uxua Zoroza izan ziren hautatuak, eta Igone Etxeberria taldeko mediku lanetan ibili da. Gizonezkoen lehiaketarako, Patxi Arnal, Gabriel Gonzalez, Xabier Castro, Carlos Raymond eta Hector Valdez deitu zituzten.

Elkarteak azaldu duenez, "ilusio handiz" hartu zuten selekzioaren deia, eta "maila ona" eman zuten guztiek Bartzelonan. Aurkari izan zituzten, besteak beste, Italia, Holanda, Danimarka, Txekia, Frantzia, Suedia eta Hungaria, besteak beste.

Euskal Selekzioaren emaitza onena neskek lortu zuten, brontzezko domina irabaztera iritsiz. Italia eta Holandaren atzetik sailkatu ziren. Mutilek, berriz, 5. postuarekin konformatu behar izan zuten.




KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!