Iker Lizaso eta Iban Aldalur palistek Gipuzkoako hirugarren mailako final erdien joanekoa jokatuko dute ostiralean, etxean

Aitziber Arzallus 2021ko aza. 10a, 21:10

Ostiraleko pilota jaialdia 19:00etan hasiko da Orioko pilotalekuan, eta laugarren partida izango da Lizasok eta Aldalurrek jokatuko dutena. Astigarrako Mundarro klubeko pilotariak izango dituzte aurkari.

Orio Pilota Elkarteko pilotariak gomazko paletako Gipuzkoako hirugarren mailako Pilota Txapelketaren final erdietara iritsi dira, eta hain zuzen ere, ostiralean jokatuko dute joaneko partida etxean. Iker Lizaso eta Iban Aldalur palistek Astigarrako Mundarro klubeko pilotariak izango dituzte aurkari. Jaialdia 19:00etan hasiko da eta laugarren partida izango da eurena.

Aurretik, alebinen eta infantilen mailako eskuz banakako Gipuzkoako txapelketako banakako partidak jokatuko dituzte Orioko pilotariek. Alebinen bigarren mailan, Orioko Goikoetxeak Epleko Minguez kontra neurtuko ditu indarrak; infantilen bigarren mailan, berriz, Orioko Amilibiak Gaztelekuko Izagirre izango du aurkari, eta Orioko Sukiak Epleko Larra.

Gainontzekoek, kanpoan jokatuko dituzte dagozkien neurketak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!