Orioko Ahalduntze Eskolak 'Elkarbizitzarako eskubide eta betebeharrak' formakuntza saioa antolatu du asteazkenerako

Aitziber Arzallus 2021ko aza. 14a, 12:00

Salatxo aretoan izango da saioa, 17:00etatik 20:00etara, eta Macarena Mujika abokatuak gidatuko du. Parte hartzeko komeni da aurrez izena ematea.

Datorren asteazkenean Elkarbizitzarako eskubide eta betebeharrak formakuntza saioa emango du Macarena Mujika abokatuak, Orioko Ahalduntze Eskolak antolatuta. "Nola antolatu dezaket elkarbizitza? Zer eragin izango du horrek etorkizunean? Ezkontzak, izatezko bikoteak edo bestelako tresnek zer aukera eskaintzen dizkigute eta zer desberdintasun daude beren artean?". Horri guztiari buruzko informazioa emango du Mujikak, eta hausnarketarako eta zalantzak argitzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. "Ezagutza sustatuta, erabaki kontzienteak hartuz gatazkak ekidin nahi ditugu, eta harreman osasuntsuagoak bultzatu", diote antolatzaileek.

Formakuntza saioa salatxo aretoan izango da, 17:00etatik 20:00etara, eta komenigarria da aurrez izena ematea, lotura honetan

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!