Gorka Etxeberria ETB1eko 'Sukalerrian' saioan izan da

Aitziber Arzallus 2021ko aza. 16a, 11:00

Orioko herri kirolaria Joseba Argiñano sukaldariak gidatzen duen telebista saioan izan da, eta bien artean plater berezi bat prestatu dute.

Herri kirolari peto-petoa da Gorka Etxeberria oriotarra. Harriari, ingudeari zein aizkorari, edozeri egiten dio kolpe, eta pentatloi probetan ere parte hartu izan du. Atzokoan, ordea, kirola hizpide bai, baina jendaurrean beste gaitasun batzuk erakustea egokitu zitzaion: Joseba Argiñanorekin batera sukaldean jardun zuen, ETB1eko Sukalerrian saioan.

Txangurru briotxa itsaski saltsarekin eta barazki sorta tenpuran prestatzen zuten bitartean, herri kirolez, orain arteko egindakoez eta hemendik aurrerako asmoez berriketan aritu ziren, eta nola ez, Idoia Etxeberria arrebaz ere hitz egin zuten, hura ere ikur baita herri kirolen munduan.

Honako lotura honetan ikus daiteke saioa osorik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!