Burgosera asteburupasa antolatu dute jubilatuentzat

Aitziber Arzallus 2021ko aza. 17a, 10:00

Bi gau eta hiru egun egingo dituzte kanpoan, hilaren 26tik 28ra. Zaharren Babeslekuak antolatu du irteera, eta oraindik ere bada izena emateko aukera. Joan nahi dutenek Txomin Iribar presidentearekin jarri beharko dute harremanetan, 626 471 423 telefono zenbakira deituta.

Orioko Zaharren Babeslekuak asteburupasa antolatu du herriko jubilatuentzat. Hilaren 26tik 28ra, bi gau eta hiru egun iraungo dituen irteera egingo dute, Burgos (Espainia) aldera. Izen emateko epea aspalditxo zabaldu zuten arren, oraindik ere bada horretarako aukera. Interesdunek Zaharren Babeslekuko presidente Txomin Iribarrengana jo beharko dute horretarako, nahi izatera, 626 471 423 telefono zenbakira deituta. Pertsonako 262 euro kostako da irteera.

Xehetasun gehiago nahi dituztenek edo zalantzaren bat dutenek, Iribarri deitzea dute onena, bidaia antolatzeko lanetan hura dabilelako. Dagoeneko aurreratu dutena, egunez eguneko egitaraua da. Hilaren 26an, ostiralarekin, Oriotik abiatu eta Burgos hiriburura joateko asmoa dute, hura ezagutzeko. Hurrengo egunean, hiriburutik iparraldera dauden Orbaneja del Castillo, Puentedey eta Medina del Pomar herriak bisitatuko dituzte. Hirugarren eta azken eguna, berriz, hiruburutik hegoaldera dauden Lerma eta Covarrubias herriak ikusteko baliatuko dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!