Luis Cisnerosen margolanak Roquetas de Mar-eko erakusketa batean jarri dituzte

Iñigo Gaiton 2021ko aza. 17a, 15:30

Erakusketa kolektibo batean parte hartu du Cisnerosek, beste lau artistarekin batera.

Luis Cisneros oriotarraren obra batzuk ikusgai jarri dituzte Roquetas de Mar (Andaluzia, Espainia) hirian antolatu duten erakusketa kolektibo batean. Eskultura eta pintura dira artistak lantzen dituen diziplinak, eta azken erakusketan, haren margolanak daude ikusgai.

Berarekin batera, Herubén, Rafael Ros, Emilio Martinez eta Antonio Serranoren artelanak ere bildu dituzte. Hilaren hasieran inauguratu zuten erakusketa, eta urtarrilaren 15era bitartean egongo da ikusgai.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!