Seaskaren egutegiak ikastolan daude salgai

Aitziber Arzallus 2021ko aza. 20a, 09:00

Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak egutegiak kaleratu ditu, datorren ikasturterako dirua biltzeko helburuarekin. Orion, ikastolan eros daitezke, lau euroren truke. 

Urte berria gainean da, eta Seaskak, Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak, prest ditu datorren urteko egutegiak. Elkartearen helburua urteroko bera da: hurrengo ikasturterako dirua biltzea, elkarteko ikastolei laguntzeko. Eta ohitura duen gisan, egutegi horiek Euskal Herriko hainbat txokotan jarri ditu salgai. Orion, ikastolan eros daitezke, lau euroren truke.

Bereziak izaten dira Seaskaren egutegiak, egutegi ez ezik, euskal izendegi ere badirelako. Egun bakoitzak bere euskal izena izaten du, azalpen eta guztia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!