Gabonetako argiak jartzen hasi dira Eusko Gudari kalean

Gaur goizean hasi dituzte lanak udaleko brigadako langileek, eta datozen egunetan, herriko beste zenbait puntutan ere jarriko dituzte argiak.

Gabonetarako hilabete falta da, eta dagoeneko, udal langileak ari dira herriko kaleak apaintzen. Hain zuzen ere, Eusko Gudari kalean jarri dituzte lehen argiak gaur goizean, eta datozen egunetan horretan jarraituko dute.

Aipatutako kaleaz gain, Kale Nagusian, herriko biribilgune nagusietan eta Mutiozabal ontziolan ere jarriko dituzte koloretako argiak, irudi desberdinak irudikatuz.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!