Datorren astelehenean, hilak 29, Leire Zinkunegi ipuin kontalaria Orion ariko da. Hain zuzen ere, 2 eta 3 urteko haurrei eta horien gurasoei zuzendutako saioa emango du liburutegiko Txiki-txokoan, 17:30ean hasita. Saioa doakoa izango den arren, gonbidapena beharko da sartzeko, eta horiek dagoeneko eskuragai daude Kultur Etxean.

Urtea amaitu aurretik, beste behin ere etorriko da Zinkunegi herrira. Bigarren ipuin kontaketa saioa abenduaren 20rako iragarri dute, eta hori ere 2 eta 3 urteko haurrentzat eta horien gurasoentzat izango da.