Herrio Natur Taldekoak gaur arratsaldean hasiko dira erabilitako jostailuak biltzen

Aitziber Arzallus 2021ko aza. 26a, 13:45
Aurtengoa 11. azoka izango da. Irudian, 2019an egin zutena.

16:00etatik 17:00etara Zaragueta Herri Eskolan egingo dute bilketa; eta 16:30etik 17:30era, Orioko Herri Ikastolan. Osorik eta egoera onean dauden jostailuak eramateko eskatu dute antolatzaileek, norberari hartzea gustatuko litzaizkiokeen moduan; egoera txarrean dagoen jostailurik ez dute jasoko.

Herrio Natur Taldeko kideak erabilitako jostailuak biltzen hasiko dira gaur, abenduaren 11n  egingo duten truke azokarako. Bilketa bi lekutan egingo dute: 16:00etatik 17:00etara Zaragueta Herri Eskolan; eta 16:30etik 17:30era, Orioko Herri Ikastolan. Osorik eta egoera onean dauden jostailuak eramateko eskatu dute antolatzaileek, norberari hartzea gustatuko litzaizkiokeen moduan, eta ohartarazi dute egoera txarrean dagoen jostailurik ez dutela jasoko.

Gaur jostailuak eramatera joan ezin dutenek, izango dute beste aukerarik. Hain zuzen ere, abenduaren 10ean Salatxo aretoan egingo dute bilketa, 17:00etatik 19:00etara bitartean. 

Gabonen atarian erabilitako jostailuak trukatzeko azoka egitea tradizio bat da herrian, eta iazko behartutako etenaren ostean, ohiturari berriz heltzea erabaki dute Herrio Natur Taldeko kideek. Abenduaren 11n egingo dute truke azoka, Salatxo aretoan, 10:30etik 14:00etara.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!