Gaztain jana ederra egin dute Anibarko Portuan, ohiturari eutsiz

10 kilo gaztaina erre zituzten auzoko lagunen artean, 2006an hasitako ospakizunari segida emanez.

Hotza, kazkabarra, haize ufada indartsuak, euria... Gaur bezalaxe, negu-neguko eguraldia izan zen atzo, larunbatean, egun osoan zehar. Etxean egoteko giro hobea egon arren, Anibarko Portuko auzokideek izan zuten kalera atera eta Gaztain Erre Eguna ospatzeko umorea. 2006an egin zuten lehen aldiz ospakizuna, eta iaz ez ezik, urtero eutsi diote ohiturari.

Arratsaldeko seiak aldera, bi danbolin txikiak bueltaka jarri zituzten, eta pixkanaka-pixkanaka, 10 kilo gaztaina erre zituzten. Beste zenbait urtetan egin izan duten bezala, goizean mendian bildutako gaztainak jateko asmoa zuten arratsaldean, baina eguraldi txarraren ondorioz, bertan behera laga behar izan zuten irteera. 

Adin desberdinetako lagunekin osatutako kuadrilla polita juntatu zen auzoko arkupetan, eta denen artean, ondo pasatzeko ordu pare bat izatea lortu zuten, larunbat petralari buelta emanez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!