Euskarako Liburuen X. Truke Azokarako liburuak gaur arratsaldean jasoko dituzte plazan

Onintza Lete Arrieta 2021ko aza. 29a, 11:54

Zaragueta Herri Eskolak gaur bilduko ditu liburuak, eskolan bertan aurrena, eta ondoren plazan. Ostiralean, Euskararen Egunean, izango da truke azoka.

Hamargarrenez antolatu du Zaragueta Herri Eskolak euskarazko liburuen truke azoka. Gaur, astelehena, jasoko dituzte liburuak, 16:00etatik 16:45era eskola kanpoan, eta ondoren, 17:15etik 18:15era, plazan.

Emandako liburu bakoitzeko txartel bat jasoko du herritarrak, eta horien truke liburu bat eskuratzeko aukera izango du ostiralean. Izan ere, Euskararen Eguna ospatzen da abenduaren 3an.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!