ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA

Euskararen Eguna gogotik ospatu dute Ikastolan eta Zaraguetan

Aitziber Arzallus 2021ko abe. 3a, 15:41

Zaragueta Herri Eskolan eta Orioko Herri Ikastolan ospakizun eguna dute gaurkoa, Euskararen Egunak horrenbeste merezi duelako. Goizean goizetik ekin diote festari, eta ez da musikarik, dantzarik eta jolasik falta izan eguerdia bitartean. Arratsaldean, jarraitu egingo dute.

Ikastolan, HHko eta LHko ikasleek Argitxo eta Xaltoren bisita izan dute, eta zaharragoak kantuan eta mahai jolasetan aritu dira, besteak beste. Zaraguetan, berriz, txikienak dantzan jardun dira, LHkoek Euskaraz bizi horma irudia egin dute eta DBHkoek Orioko hitzekin jolastu dute. Arratsaldean, festan jarraituko dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!