'Bideak' dokumentala eskainiko dute abenduaren 17an

Mireia Galarza Bastida 2021ko abe. 12a, 11:00

Aritz Ganboa de Miguel artzain nafarraren erronka kontatzen du ikus-entzunezkoak eta kultur etxean botako dute dokumentala, 19:00etatik aurrera.

Talai Mendi elkarteak antolatuta, Bideak dokumentala emango dute abenduaren 17an, 19:00etan, kultur etxean. Aritz Ganboa de Miguel artzain nafarraren erronka erakutsiko du ikus-entzunezkoak eta, sarrera doakoa izango den arren, gonbidapenak jada eskura daitezke kultur etxean.

Dokumentalak Ganboa de Miguelen erronka kontatzen du. Hain zuzen, Arruazun egindako Idiazabal jatorri izendapeneko gazta bat hartu eta, mendian zehar lasterka, Izabaraino eramatea, Pirinioak etapa bakarrean zeharkatuta. 2019ko urrian burutu zuen balentria, eta bidean gertatutako guztia dokumental batean jaso zuen Xabier Unanua Goikoetxearen laguntzarekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!