Do Re Ni egitasmoak mintegia antolatu du larunbaterako

Iñigo Gaiton 2021ko abe. 16a, 09:00

Osasun, musika eta hezkuntza arloko profesionalek emango dituzte hitzaldiak Arraunetxen, 11:00etatik aurrera. Tartean, Do Re Ni ikerketaren emaitzak ere plazaratuko dituzte.

Larunbat honetan, hilak 18, musika eta osasuna ardatz izango dituen mintegia egingo da Arraunetxen. Do Re Ni egitasmoak antolatu du hitzordua, eta lau adituren hitzaldia entzuteko aukera izango da. Antolatzaileek azaldu dutenez, irekia da saioa, eta interesa duen oro ager daiteke.

Hitzaldi hauek entzuteko aukera izango da:

- Neurobabesa instrumentu musikala ikasterakoan. Jose Felix Marti Masso, neurologoa.
- Isolamendua, bakardadea eta dementzia. Jabier Yanguas, gerontologoa.
- Musikaren neurozientzia. Miriam Albusac Jorge, Granadako Unibersitateko irakaslea.
- 'Do Re Ni' ikerketaren emaitzak. Jose Manuel Lopez Bragado, psikiatra.
- Musika gure bizitza estiloan. Xabier Lizaso Loidi. Musikari eta ikerlaria.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!