Ostegunean izango da Herribil jaialdiaren 16. edizioa

Aitziber Arzallus 2021ko abe. 19a, 10:00
2018ko Herribil jaialdia.

Karela kiroldegian izango da emanaldia, 22:00etan hasita. Gonbidapena beharko da sartzeko, eta horiek dagoeneko eskuragai daude kiroldegian bertan. Herritar bakoitzak gehienez bi gonbidapen hartzeko aukera izango du.

Datorren ostegunean, abenduak 23, izango da aurtengo Herribil jaialdia, ohiko moduan, Karela kiroldegian eta 22:00etan hasita. Gabonetako ekitaldi hau, Harribil dantza taldeak antolatzen du urtero, eta herriko talde eta bizilagun askok parte hartzen dute. Aurtengoa jaialdiaren 16. edizioa izango da.

Emanaldira sartzeko gonbidapena beharko da, eta horiek kiroldegian eskura daitezke. Pertsona bakoitzak bi hartzeko aukera izango du.

Aurtengo ekitaldian parte hartuko dutenak honakoak izango dira: Harribil dantza taldea, Danbolin musika eskola, Salatxo abesbatza, Talai Mendi dantza taldea eta Ithaka taldea

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!