Sevilla, Hondarribia eta Portugaleteko estropadetan hasi dute denboraldia arraunlariek

Iñigo Gaiton 2021ko abe. 20a, 09:42

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako lehen jardunaldian lortu dituzte lehen garaipenak Orio AEko arraunlariek.

Orio Arraunketa Elkarteak hasi du denboraldi berria. Ohi bezala, aulki mugikorrarekin jokatu dituzte lehen estropadak arraunlariek. Larunbatean, Oihan Gozategik Sevillan (Andaluzia, Espainia) egin zuen arraunean, Andaluziako Open-ean. Skiffean jardun zuen, bakarrik, eta 81 partaideren artean 34. sailkatu zen.

Egun berean, Bidasoaren Jaitsiera jokatu zen Hondarribian, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako lehen jardunaldia. Oriok 12 ontzi aurkeztu zituen lehiaketara, eta tripulazioak 44 estropalarirekin osatu ziren. Denak ere, infantilak, kadeteak eta jubenilak.

Hiru ontzik aurrena egitea lortu zuten, bost ontzi bigarren izan ziren, hiru ontzi hirugarren, eta ontzi bat laugarren.

Igandean, berriz, Portugaleten Euskadiko Txapelketak jokatu ziren ergometroan. Orioko 17 estropalarik parte hartu zuten lehiaketan, kimu, infantil, kadete eta jubenil mailakoak denak. Bost urre, zilar bat eta hiru brontzerekin bueltatu ziren etxera arraunlariak, primeran lehiatu ondoren.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!