Saskibaloi saio irekiak egingo dituzte kiroldegian datorren astean

Iñigo Gaiton 2021ko abe. 22a, 14:57
2018ko artxiboko irudia.

Doakoak izango dira Zarauzko Saskibaloi Taldeak herriko haurrentzat antolatu dituen bi saioak. Abenduaren 27an eta 29an egingo dituzte.

Abenduaren 27an eta 29an saskibaloi saio irekiak egingo dira Karela Kiroldegian. Zarauzko Saskibaloi Taldeak (Zast) antolatu ditu bi entrenamenduak, eta LH3tik LH6ra bitarteko haurrei zuzenduta daude.

Antolatzaileek azaldu dutenez, doakoak dira bi zitak, eta taldeak mugatu egingo dituzte. Horrez gain, musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango dela azpimarratu dute.

Bi egunetan ordutegia bera izango da:

. LH3-LH4: 9:30-10:45
. LH5-LH6: 11:00-12:20

Harremanetarako: 622134907

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!