Orion bihar, astelehena, aurkeztuko dute Emakumeok Mugimenduan egitasmoaren erronka

Onintza Lete Arrieta 2021ko abe. 26a, 16:06

10:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:30era bi dinamizatzaile ibiliko dira kaleetan barna adin guztietako emakumeei informazioa helarazten. Emakumeok Mugimenduan Erronka Digital Solidarioan izena ematen lagunduko dute, besteak beste. Izan ere, aldundiaren Kirol sailak nahi du lortu urtarrilaren 1etik otsailaren 28ra bitartean 40.000 kilometro egitea kirolean emakume gipuzkoarrek.

Emakume gipuzkoarrek erronka batean parte hartzea nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kirol Sailak: 40.000 kilometro osatzea kirola eginez urtarrilaren 1etik otsailaren 28ra. Horretarako, izena eman behar da eta aplikazio bat jaitsi sakelako telefonora, eta bi dinamizatzaile ibiliko dira herriz herri horretan laguntzen eta emakumeak informatzen. Hala, bihar, astelehena, Orion ibiliko dira 10:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:30era.

Guztira, Gipuzkoako hogei herri zeharkatuko ditu Emakumeak Mugimenduan egitasmoak urtarrilaren 8ra bitartean. Eskualdeari dagokionez, Zarautz izan zen lehen geltokia abendu erdialdean, eta beste hiru herritan ere ibiliko dira egun osoan zehar informazioa banatzen eta izena ematen dutenei elastikoak oparitzen.

Abenduaren 21ean Azpeitian izan ziren, bihar Orio bisitatuko dute, eta, azkenik, abenduaren 28an, Azkoitian ibiliko dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!