Futbol 7 txapelketa jokatuko dute bihar Mendibeltz zelaian

Onintza Lete Arrieta 2021ko abe. 27a, 11:55
Artxiboko irudian, futbol partida bat Mendibeltz zelaian.

Gehienez hamasei taldek har dezakete parte, eta dagoeneko eman dute izena hamabostek. Hortaz, talde bakarrarentzat dago tokia. Doan da parte hartzea, eta baldintza bakarra dago: 16 urtetik gorakoa izatea.

Futbol 7 txapelketa jokatuko dute bihar Mendibeltz futbol zelaian egun osoan zehar, 10:00etan hasi eta 20:00ak arte. Parte hartzea doakoa da, eta bete beharreko baldintza bakarra da 16 urtetik gora izatea.

Antolatzaileek deialdi berezia egin dute emakumeak eta beteranoak anima daitezen futbol jardunaldian parte hartzera.

Dagoeneko hamabost taldek eman dute izena, eta gehienez hamaseik parte har dezaketenez, talde bakarrarentzat dago tokia. Talde guztiak mistoak dira.

Orioko Udalak jakitera eman duenez, Mondragon Unibertsitateko Khaos Team Company ikasle taldeak antolatu du txapelketa, Leinn ikasketa programaren barruan (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza). Udalaren eta Orioko Futbol Taldearen babesa izan dute, materiala eskuratzeko eta instalazioak erabiltzeko.

Izena emateko, beheko QR kodea eskaneatu behar da, eta eskaera on-line egin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!