Giro ederrean ari dira jokatzen Futbol 7 txapelketa

Onintza Lete Arrieta 2021ko abe. 28a, 13:34

Orioko taldeez gain, Zarauzkoak, Usurbilgoak eta Donostiakoak ere etorri dira Mendibeltz futbol zelaira txapelketan parte hartzera. 10:00etan hasi da, eguraldi epelarekin, eta 20:00ak arte iraungo du lehiak. Mondragon Unibertsitateko Khaos Team Company ikasle taldeak antolatu du txapelketa, Leinn ikasketa programaren barruan.

Orioko Udalak jakinarazi duenez, udalaren eta Orioko Futbol Taldearen babesa izan dute, materiala eskuratzeko eta instalazioak erabiltzeko.

Adin desberdinetako neska-mutilak ari dira parte hartzen futbol lehiaketan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!