Zuzenean: abenduko udalbatzarra Orioko udaletxean

Karkara 2021ko abe. 30a, 19:10

2021eko azken udalbatzarra izango da gaur 19:30etik aurrera udaletxean, eta hemen zuzenean ikusteko aukera dago. Lau gai bozkatuko dituzte gaurkoan, tartean aparkalekuak erregulatzeko ordenantza berria eta Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntuala; zehazki, Dike-Kofradia eremu urbanistiko ez jarraituei dagokiena.

Urteko azken udalbatzarra 19:30ean hasiko da, eta ohi bezla, streaming bidez jarraitu ahalko da webgune honetan.

Gai ordena hauxe da:

  1. Berrestea, egoki bada, 2021eko abenduaren 21eko 627 zenbakidun alkate-dekretua.

  2. Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko aparkalekuak erregulatzeko udal ordenantzari.

  3. Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko udalerriko bide publikoetan trakzio mekanikodun ibilgailuak aparkatzeko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketari.

  4. Behin-behineko onarpena ematea, egoki bada, Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntualari. Aldaketa puntuala Dike-Kofradia eremu urbanistiko ez jarraituei dagokie eta Dikeko Kontzertazio Batzordeak sustatu du.

  5. Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!