"Oso balorazio positiboa" egin dute antolatzaileek astearteko Futbol 7 txapelketaz

Onintza Lete Arrieta 2021ko abe. 31a, 09:15
Argazkia: utzitakoa

Khaos Team Company Mondragon Unibertsitateko ikasle taldeak jakinarazi du 140 pertsonek hartu dutela parte hamasei taldetan banatuta, eta "txapelketak oso harrera ona" izateaz gain, ikusle modura bertaratu diren herritarren jarrerarekin ere oso pozik gelditu direla. Orioko F.T. taldea izan da garailea.

Asteartean jokatu zen Mendibeltz futbol zelaian Mondragon Unibertsitateko Khaos Team Company ikasle taldeak antolatutako Futbol 7 txapelketa, eta antolatzaileek balorazioa plazaratu dute orain.

Jakinarazi dute 140 pertsonek parte hartu zutela hamasei taldetan banatuta. Oriotarrez gain, Zarauzko eta Usurbilgo  kirolariek ere hartu zuten parte. "Oso balorazio posotiboa egin dugu txapelketak izan duen harrerarekiko, baita ikusle modura bertaratu diren herritarrei dagokionez ere".

Irabazlea Orioko F.T. taldea izan da: Unai Garate, Jon Barrenetxea, Oier Astigarraga, Alex Enparantza, Iker Santamaria, Iker Colado, Gorka Amas, Antton Iturain, Manex Dorronsoro, Hasier Eizmendi eta Alex Mugikak osatutako taldea, hain zuzen ere.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete hamasei taldeetako partaideei batez ere, baina baita babesleei ere;  "hala nola, Indo, Baraka, Pescados Oriomar, Niko taberna, Gozategi fruta denda eta Pizzeria Kaletari, eskerrik asko  zuen parte hartzeagatik. Azkenik, eskerrik asko Orioko Udalari, hau guztia posible egitearren!".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!