Maiatzaren 22an jokatuko da II. Talai Mendi Trail lasterketa

Onintza Lete Arrieta 2022ko urt. 2a, 10:45

Izena emateko epea urtarrilaren 10ean zabalduko da, eta parte hartzaileek 14 kilometroko ibilbidea egingo dute, 1.200 metroko gorabeherarekin. Kukuarri mendiaren inguruan ibiliko dira, eta 650 metroko desnibel positiboa izango du.

Badu eguna II. Talai Mendi Trail lasterketak: maiatzaren 22a, igandea. 10:00etan Orioko plazatik abiatu eta bertan amaituko da proba, 14 kilometroko ibilbidea osatu ondoren. Nagusiki Kukuarri mendiaren inguruan ibiliko dira, eta 650 metroko desnibel positiboa izango du. 

Izena emateko epea laster zabalduko dute, urtarrilaren 10ean, Kronoak.com atarian. 19 euro kostako da izena ematea, eta jakinarazi dute izena ematen duten aurreneko 200 korrikalarientzat egongo dela tokia.

Sariak ere jakinarazi dituzte: gizonezkoetan zein emakumezkoetan irabazten duenak txapela eta 100 euro jasoko ditu; bigarrenak 80 euro; eta hirugarrenak 50 euro. Aurreneko oriotarrak, berriz, txapela eta erosketa txartela.

Iaz jokatu zen aurrenekoz lasterketa, eta Oihana Kortazarrek eta Ibai Makazagak eskuratu zituzten txapelak orduan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!