'Itsasoari begira' kantuak jaso ditu boto gehien KARKARAren inkestan

Karkara 2022ko urt. 7a, 09:53

192 parte hartzaile izan ditu inkestak, eta 'Itsasora begira' kantuari 42 lagunek eman diote botoa.

Atzo 80 urte egin zituen Benito Lertxundik, eta urtebetetzearen harira, inkesta txiki bat egin genuen KARKARA.eus webguneko erabiltzaileen artean. 10 kantu aukeratu ondoren, horien artean gustukoena zein duten galdegin genien.

Inkestak parte hartze zabala izan du, eta 192 lagunek eman dute botoa. Boz gehienak Itsasoari begira abestiarentzat izan dira, 42. Udazken koloretan kantuak 37 bildu ditu, eta Mirotzak-ek 32.

Azpialdean, emaitza guztiak. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!