Orioko hegaztiak, airean eta sarean

Lertxuna Motondon. Argazkia: Alain Brit.

Alain Brittek txoriei argazkiak egiteko afizioa du, eta kamerarekin batera eta bestera ibiltzen da Orio eta inguruko txokoetan. Hegaztiei egindako fotoak ikusgai dauzka oriokohegaztiak.com webgunean.

Alain Brittentzat "afizio hutsa" da hegaztiei argazkiak egitea. Duela urte batzuk, "fotoak txukun artxibatzeko" helburu hutsarekin webgune bat jarri zuen martxan, erabilera pertsonalerako bakarrik. Ordutik, artxibo ederra osatzen joan da, eta nahikoa maiz igotzen ditu sarera argazki berriak.

Orain, KARKARAren proposamena onartu eta gero, eta "lotsa handiarekin", bere argazkiak herritarrekin elkarbanatzera animatu da. Hau da Britten artxiboko argazkiak ikusteko esteka: oriokohegaztiak.com

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!