Ibilaldi osasungarriei ekin diete berriro, Gabonetako etenaren ondoren

Parte hartzaileak, gaurko ibilaldia hasi aurretik. Argazkia: Iñigo Gaiton.

Astearte goizero elkartuko dira anbulatorioaren ondoan, oinez ordu eta erdiko buelta egiteko.

Gaur goizean, asteartearekin, egin dute aurtengo lehen ibilaldi osasungarria. Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak antolatutako ekimenak etena izan du Gabonetan, eta martxan dira berriro parte hartzaileak. Gaurkoan lagun "gutxi xamar" juntatu direla adierazi du taldetxoak, eta herritarrak animatu dituzte hurrengo ibilaldietan parte hartzera, "bizi-ohitura osasungarriak" sustatzeko xedearekin.

Gutxi gorabehera, ordu eta erdiko buelta egiten dute hondartza eta Anibarko Portu aldera, zazpi kilometro eta erdiko ibilbidetxoa osatuz.

Bestalde, jakitera eman dutenez, hil honen amaieratik aurrera beste ekimen bat ere jarriko dute martxan. Ostegunetan ere ibilaldiak egingo dituzte, baina kasu horretan, eskuetan makila bana hartutan: "Oinez ibiltzeko beste teknika baten inguruko ikastaroa emango digute. Bi makilekin, besoak ere gehiago mugitzen dira paseatzerakoan, ariketa fisikoa are onuragarriagoa eginez".

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!