'Yes, we fuck!' dokumentala emango dute bihar arratsaldean Etxeluze gaztetxean

Aitziber Arzallus 2022ko urt. 12a, 16:00
'Yes, we fuck!' dokumentaleko irudi bat.

Aniztasun funtzionala duten herritarren sexualitatearen inguruko ikus-entzunezko lana da. 19:00etan hasiko da emanaldia eta sarrera doakoa izango da.

Bihar arratsaldean Yes, we fuck! (Bai, larrua jotzen dugu!) dokumentala ikusteko aukera izango da Etxeluze gaztetxean. 19:00etan hasiko da saioa, doakoa izango da, eta interesa duten herritarrei guztiei azaltzeko deia egin diete asanbladako kideek.

2015ean Antonio Centenoren eta Raul de la Morenaren zuzendaritzapean sortutako ikus-entzunezko lana da Yes, we fuck!, eta aniztasun funtzionala duten herritarren sexualitatea du gai ardatza; sexua guztion ondarea dela erakusten du sei istorio errealen bitartez. Sexualitateak ezintasunak dituzten pertsonei zer eman diezaieken eta aniztasun funtzionalak sexualitateari zer ekar diezaiokeen aztertzen du dokumentalak.

Aurrerapen bideoa ikusgai dago, lotura honetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!