Zaharren Babeslekuko bazkideek urteko kuota ordaindu beharko dute urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra bitartean

Aitziber Arzallus 2022ko urt. 15a, 10:03
Babeslekuan bertan egin beharko dute ordainketa, egun horietan, 16:30etik 18:00etarako tartean. Zortzi euro ordaindu beharko ditu bakoitzak eta beharrezkoa izango da bazkide agiria aurkeztea.

Zaharren Babeslekuko zuzendaritzak jakinarazi du, iazko etenaren ostean, aurten berriz ere kuota kobratuko dietela bazkideei. Urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra bitartean —biak barne— egin beharko dute ordainketa, Babeslekuan bertan, 17:00etik 19:00etarako tartean. Zortzi euro ordaindu beharko ditu bazkide bakoitzak, eta ordainketa egiteko unean, beharrezkoa izango da bazkide agiria aurkeztea.

Kuota oraindu beharko ez duten bakarrak 2021eko abenduaren 31 baino lehen 80 urte beteta zituzten bazkideak izango dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!